Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Euskal Oiloa and Koen Vanmechelen, Balmaseda, Euskadi 2025 © Goele Schoofs

Chillida Lekuk Koen Vanmechelen Limina erakusketa hartuko du Mugak/ 2025 programazio ofizialaren barruan

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak Koen Vanmechelen artista belgikarraren Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30 erakusketa izango du programazio ofizialaren barruan. Erakusketa urriaren 17an ikusgai izango da Chillida Leku museoan.
Ibilbide luzeko erakusketa honek natura, artea, zientzia eta arkitektura hizpide dituen espazio bizia bilakatuko du museoa. Vanmechelen nazioarteko arte garaikidearen giltzarria da, eta identitatea, kultura-aniztasuna, globalizazioa edo giza eskubideak bezalako gaiei buruzko gogoeta egiten du bere lanean. Liminak truketik eta nahasketatik sortzen den emankortasunari — biologikoa, sortzailea eta sinbolikoa — balioa ematen dio, mundua bizitzeko moduari buruzko begirada kritikoa proposatuz.
Jon Garbizu eta Victoria Collar, Garbizu Collar Architecturek eta Gonzalo Peña Sancho Kri arkitekturak komisariatu dute erakusketa. Museoaren ohiko ibilbidetik atera eta jende gutxi ibiltzen den lekuetan murgiltzera gonbidatzen ditu bisitariak, non eskulturak eta esku-hartze artistikoak paisaia naturalarekin batera dauden. Esperientzia-proposamen bat da, diziplinen arteko mugak zalantzan jartzen dituena eta etorkizun irekiagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa proposatzen duena.
Liminak, gainera, tailer, solasaldi eta esperientzia parte-hartzaileen programa publiko bat izango du, ikuspegi ireki, kolektibo eta diziplinarteko baten alde eginez. Erakusketaren dimentsio hedatu horrek indartu egiten du Mugak/ Bienalak artearen eta arkitekturaren mugak gainditzen dituzten elkarrizketarako eta esperimentaziorako espazioak sortzeko duen konpromisoa, eta mundua bizitzeko modu berriak irudikatzera gonbidatzen gaitu.

 

Euskal Oiloa and Koen Vanmechelen, Balmaseda, Euskadi 2025 © Goele Schoofs

 

 



Egitaraua prestatzen ari gara